Kontzejuak:
Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri-Espinal, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Lintzoain, Loizu, Mezkiritz, Orondritz eta Zilbeti.
Beste leku batzuk:
Gurbizar, Larraingoa, Sorogain, Ureta, Urniza.
Erroibar Nafarroako Pirinioan dago eta 144,28 km² ditu. Iparraldetik Nafarroa Beherarekin eta Baztanekin (Aldudeko mendia) muga egiten du; ekialdetik Auritz eta Artzibarrekin; hegoaldetik Lizoainibar edo Arriasgoitirekin eta, mendebaldetik Esteribar eta Baztanekin.